Turismoa
TURISMOA ESKUALDEAN ZEHAR
NATURA
TREKKINGA ETA MENDIZALETASUNA
Zailtasun desberdinetako ibilbideak dituzu, urtaro bakoitzean irudi ahaztezinak eskainiko dizkizun Aralarko mendilerroaren paisaia piriniotarrean zehar. Mendilerroak 208 km karratuko hedadura du, Nafarroa eta Gipuzkoa artean banatuta. Lekunberritik, mendizerraren iparraldean sartuko zara, eta bideetan barrena, paisaia anitzez gozatzeko aukera edukiko duzu.
ABENTURA
LEIZEAK ETA ABENTURAZKO ESPELEOLOGIA
Bisita turistiko gidatua Medukiloko kobazuloetara, edo abenturazko espeleologia ausartenentzat. Nafarroak ezagunak ez diren hainbat koba egokitu ditu, lurpeko sekretuan munduan barneratu nahi dutenentzat. Lekunberritik gertu, Mendukilo kobazuloa dago. Kobazulora sartzeko bidea argiztatuta dago, aurkikuntza ezezagun eta zirraragarrienekin goza dezazun.
KULTURA
ARALARKO SAN MIGEL SANTUTEGIA
Bisitatu Aralarko San Migel Santutegia, estilo erromanikoko maisulana. Kondairez betetako toki honek mila urtetik gorako historia dauka, eta Nafarroako espiritualtasun-zentro ezagunenetako bat da. Lekunberritik, Aralarko San Migelera hel zaitezke, eta bertako panoramika zoragarria ikusi. Bertako kondaira eta iragana pagondo-pasoetan murgiltzen dira.
PLAZAOLAKO BIDE BERDEA
Zeharkatu Iruñea eta Donostia lotzen zituen trenbide zaharra. Paisaia ederrez betetako ibilbide zoragarria da, eta oinez edo bizikletan egin daiteke. Ibilbideak 54 km ditu guztira, baso eta larre artean. Bide erraza da. Lekunberrin hasten da, eta bagoi txiki bat dago bertan. Ibilbide osoa bidea are atseginago egiten duten paisaia ederrez beteta dago.
IRAUPEN-ESKIA
Lekunberritik hurbil dauden mendietan hainbat kirol-modalitate egin ditzakezu; esaterako, iraupen-eskia neguan zehar. Gure herritik, abenturazko kirol guztiak izango dituzu eskuragai. Gozatu Nafarroako elur-sasoiarekin. Mendietako paisaiak eta txoko sekretuek txundituko zaituzte. Familian zein lagunekin gozatzeko kirola.
INAUTERIAK
Bertan egiten dira Nafarroako lehenbiziko inauteriak, ofizialen aurreko larunbatean. Errotutako festa hauetan, zanpantzarren desfileak eta sutan amaitzen duten pertsonaia mitologikoak ikus daitezke, besteak beste. Hartu ostatu Lekunberrin, eta ezagutu gure festa, tradizio eta ekitaldi ezagunenak. Lekunberrin Pilarreko Andre Mariaren festak ospatzen dira, irailean.
TRIKUHARRIEN BIDEA
Ibilbidearen paisaian nagusi dira maldak, harri soila, pagadiak, larreak, etab., eta 44 trikuharri eta iruinarri bat bisita daitezke. Ibilbideak egoki seinaleztatuta daude, eta zailtasun desberdineko mendi-bideak egiteko aukera dago. Lekunberritik hurbilen dagoena dozena bat trikuharri dituen ibilbide zirkularra da, eta haritz eta pagoz betetako basoen artean doa.
BEIGORRI ABENTURA PARKEA
Adarretatik paseatu nahi? Zatoz eta primeran pasa zuhaitzen arteko abentura zirraragarri batekin, familia osoaz lagunduta. Parte hartu jokoetan plataformen bitartez. Ireki zenetik, abenturazale ugari gerturatu izan dira beti. Instalazioek segurtasun osoa dute, eta txoko bakoitza goitik gozatzeko aukera emango dizute.
ANTZINAKO MERKATUAK
Abuztuko lehenbiziko igandean, Erdi Aroan girotutako merkatu zaharra ospatzen da. Salmahaietan, Nafarroako produktu gastronomikoak, eskuz egindako produktuak, tokiko artisautza eta askotariko kultur jarduerak topa ditzakegu. Lekunberri Erdi Aroko herrixka bihurtzen da, eta bertakoek bihotzez eta arduraz egiten dituzte prestaketa-lanak. Giroa ziurtatuta dago familia osoarentzat.