null
Asteburu batez ikertzaile pribatu ausart bihurtu, eta jelosiaz, ezinezko maitasun-istorioez, bekaizkeriez, sekretuz, intrigaz… betetako azpijokoan murgilduko zara.

Zure hotelean hilketa bat gertatuko balitz, izutuko zinateke? Asteburu osoan bertan geratzen ausartuko zinateke, jakinda hiltzaile bat duzula gertu? Hiltzailea bilatzeko kemena izango zenuke? Ayestarán eta bertako langileak zure zain dituzu: etxezaina, sendagilea, lorezaina, sukaldaria, harreragilea, bi zerbitzari… Zuzeneko “cluedo” partida dibertigarri honetan, hiltzailea eta hildakoa aurkitu beharko dituzu, arrastoak bilatuz, galdeketak eginez, denen susmoak edukiz eta inorekin ez fidatuz…